Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sinatra, Frank

Estatu Batuetako kantaria eta antzezlea (Hoboken, New Jersey, 1915). Harry James-en eta Tommy Dorsey-ren orkestetan hasi zen kantari, eta grabatu zuen lehen diskoa, From te Bottom of My Heart. 1940-42 urteetan Tommy Dorseyren orkestran aritu zen, 1942an bakarlari gisa aurkezpena egin zuen arte, New Yorken. Haren ondoren Estatu Batuetako kantaririk ospetsuen bihurtu zen, Your Hit Parade irrati saioari esker. Musikaren bidez hasi zen zineman lanean. Hasieran komedia musikalak egin zituen Gene Kelly-rekin batera: Anchors Aweigh (1945, Aingurak gora), On the Town (1949, Hirian). 1953an bigarren mailako antzezleari ematen zaion Oscar saria jaso zuen From Here to Eternity (Hemendik betikotasunera) filmeagatik. Beste filmak: Meet Danny Wilson (1952), High Society (1956, Goi mailako gizartea), Toni Rome (1967).