Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sinan, Mimar

Turkiar arkitektoa (Kayseri ondoan, Anatoliako erdialdea, 1489 - Istanbul, 1588). Arte otomandar klasikoaren arkitekto garrantzitsuena. Soleiman Bikainarentzat eta ondorengo hiru sultanentzat lan egin zuen. Jenizaro (infanteriako soldadua) gisa hogeita hamar urtez otomandarren gerra ekinaldietan eskuhartu zuen (Belgrad, Siria, Irak, Egipto). Gerra eraikuntzengatik nabarmendu zen eta 1539an inperio otomandarraren arkitekto nagusi izendatu zuten. Ordu arte eraikuntza zibil bakarra egina bazuen ere, harrezkero ia ehun mezkita handi, berrogeita hamarren bat txiki eta beste obra asko –madrasa, zubi, akuedukto, karabansarai, bainu, jauregi, erietxe– egin zituen bere laguntzaileekin batera. Obrarik ezagunenak: Chehzade camii mezkita (1548), Suleymaniye edo Soliman Bikainarena (1550-1557), Istanbul-en biak; Edirne-ko Selim mezkita (1569-1574); Istanbuleko Sokullu (1570-1572).