Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sholokhov, Mikhail Alexandrovitx

Errusiar idazlea (Kruzhilin, Rostov, 1905 - Veshenskaia, 1984). Nekazari familia bateko semea zen. 1920. urtean gudaroste gorrian sartu zen. Bi urtez Moskun egon ondoren 1924an jaioterrira itzuli zen. 1926. urtean Donskie rasskazi (Doneko ipuinak) kontakizun bilduma argitaratu zuen arrakasta handiz. Gizonaren eta izadiaren arteko harremanak islatu zituen obra horretan. 1940. urtean ospe handia lortu zuen eleberria kaleratu zuen: Tiji Don (1928-1940, Don barea). Obra handi horretan, berriz, kosakoen eta gobernu zentralaren arteko liskarrak aztertu zituen. 1941. urtean Stalin saria jaso zuen obra horrengatik. Errusiako gaur egungo historia aztertu zuen ondorengo lanetan: Podniataia tselina (1932-1960, Luberriak eta Oui Srazhalis za rodinu (1942, Aberriaren alde borrokatu ziren). 1961. urtean Alderdi Komunistako batzorde zentraleko kide egin zuten eta lau urte geroago Literaturako Nobel saria eskuratu zuen.