Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sesma

Nafarroako hego-mendebaleko udalerria, Ebro ibaiaren ezkerraldean (Lizarrako merindadearen hegoaldea). Kontzeju hauek osatzen dute udalerria: Enderitz, Olaitz, Olabe (herriburua) eta Otsakain. Garaiera, 432 m. 71,06 km2. 1999ko datuen arabera, 1.381 biztanle (sesmarrak). Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago. Laborantza (garia, garagarra, mahatsa) eta abere hazkuntza (ardi azienda) dira ekonomia jarduera nagusiak (langileen % 55). Aipagarriak dira XIX. mendeko udaletxea, XIII. mendeko Ama Birjinaren Jasokunde parrokia eliza gotikoa (atari barrokoa, XVII. mendeko erretaula nagusia), herriaren gainean dagoen XVII. mendeko Ama Birjina Erremedioko eliza barrokoa, Hilobi Santua ermita, XVII. mendeko Kalbarioko ermita eta XIII. mende hasierako Ama Birjina Almuzako ermita gotikoa. v Historia. XIII. mendeko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Sesma herria. 1413. urtean jaso zuen hiri-gutuna Karlos III.a Nafarroako erregearen eskutik.