Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Servio Tulio

Erromako seigarren erregea (K.a. 578 - K.a. 534). Elezaharren arabera erromatar esklaboa zen jatorriz eta bere nagusi Tarkino Zaharraren alaba batekin ezkondu zelako eskuratu zuen erregetza. Hiritarrak beren ondasunen arabera (bost gizarte klasetan) sailkatu zituen konstituzio bat eman zuen (Servioren Konstituzioa), eta lurraldeak eskualdeetan banatu zituen. Berrikuntza horiek, hala ere, geroago gauzatu zirela uste dute adituek. Tarkino Harroak hil zuen.