Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Seneka, Luzio Anneo

(Lat. Lucius Annaeus Seneca, Seneka Zaharra deitua). Erromatar idazlea eta historialaria (Cordoba, Hispania, K.a. 60 - Erroma, 39). Seneka Gaztearen aita zen. Hizlari gazteak prestatzeko Controversiae et suasoriae izeneko lana, eta Erromako historia bat (galdua gaurko egunean) idatzi zituen.