Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sedimentazio

iz. Sedimentatzea.  v  Kim. Isurkariak erabiliz partikula trinkoak aleen neurriaren arabera bakartzeko eta sailkatzeko erabiltzen den prozedura. || Isurkari batean esegita dauden partikulen erorketa librea. Partikulak biribilak baldin badira sedimentazioaren lastertasun gorena, Stokes-en formularen arabera, faktore hauek mugatzen dute: partikularen eta isurkariaren trinkotasunek, isurkariaren likatasunak eta partikularen diametroak. Sedimentazioak orduak iraun dezake eta partikulek koloideen neurriak baldin badituzte, berriz, egunak. Lantegietarako eta hirietarako behar den ura garbitzeko, odolaren analisian, metalurgia eragiketetan, mineralak prestatzeko tekniketan eta abarretan erabiltzen da. || Geol. Sedimentazio arroetan sedimentuen ezarketa bideratzen duten prozesuen multzoa.  v  Sedimentazio globularra. Med. Odola sodio zitratoz tratatua dagoen hodi graduatu batean globulu gorriak sedimentatzeko behar duten denbora.