Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sedaine, Michel-Jean

Frantses dramagilea (Paris, 1719 - Paris, 1797). Hargin lanak egin zituen gaztetan, eta 1752an poema bilduma bat argitaratu zuen. 1756an hasi zen antzerki munduan lanean, eta opera komikoak idatzi zituen (Rose et Colas, 1764). Baina antzerki lan serio batek eman zion ospea, Le philosophe sans le savoir (1765, Filosofoa jakin gabe) obrak.