Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Schaeffer, Pierre

Frantses musikagilea eta ingeniaria (Nancy, 1910 - Aix-en-Provence, 1995). Frantses irrati-telebistako soinu teknikaria zen, eta 1948. urtean ORTF musika ikerketarako taldea sortu zuen. Musika konkretuaren sortzailea izan zen; À la recherche d’une musique concrete (1952, Musika konkretuaren bila) liburuan azaldu zituen haren oinarriak. 1968. urtean Parisko kontserbatorioko irakasle izan zen. Eragin handia izan zuen belaunaldi gazteagoko musikagileengan: P. Boulez, H. Stockhausen, L. Ferrari, I. Xenakis, besteak beste. Lanak: 14 musika tresnetarako suitea (1949); Gizon bakar batentzako sinfonia (1949); Orfeo 53 (1958); Soinu biziei buruzko estudioa (1958).