Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Saul

Israeldarren lehen erregea K.a. 1021-1000 urteetan, Kis-en semea, Benjaminen leinukoa (Israel, K.a. XI. mendean). Bibliaren arabera, Israelgo errege izendatu zuen Samuel profetak eta gogor borrokatu zen amalezita, edomita eta, batez ere, filistarren aurka. Zazpi seme-alaba izan zituen, eta alaba bat Dabid-ekin ezkondu zen. Dabid gorteko musikaria zen, baina gudarostean sartu zen eta garaipen militar zenbait lortu ondoren (Goliat-en kontrako borroka horien artean), Saulek, jeloskor, gortetik bidali nahi izan zuen. Filistarrek Guilboa-n garaitu zutenean, bere buruaz beste egin zuen.