Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Saturnino

edo Zernin, santua. Okzitaniako Tolosako lehen apezpiku kristaua (Okzitaniako Tolosan 250. urtean hila). Grezian jaio zen; Galiara bidali zuen Fabian II.a Aita Santuak, eta Dezio enperadorearen garaian hil zuten. IV. mendetik aurrera zabaldu zen haren gurtza Galian barrena, eta frankoek ekarri zuten Euskal Herrira X. mendean. San Zernin izena hartu zuen XI. mendearen bukaeran Iruñe zaharreko harresietatik kanpora egituratu zen auzo frankoak.