Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sato Eisaku

Japoniar politikaria (Tabuse, 1901 - Tokio, 1975). Alderdi liberaleko idazkari nagusi izan ondoren (1946), Posta eta Telegrafoetako ministroa (1951-1952), eta eraikuntzakoa izan zen (1952-1953). Lehen ministroa zen bere anaia Kishi-k Finantzetako ministro izendatu zuen lehenik (1958-1960) eta Industria eta Barne Merkataritzakoa, ondoren (1961-1962). Teknologia eta Indar Atomikoko ministro izan zen ondorengo bi urteetan, eta Tokioko Olinpiar Jokoak antolatzeko arduradun nagusi izendatu zuten. 1964an Lehen ministro egin zuten, eta kargu hori izan zuen 1972. urtea arte. 1974. urtean Bakearen Nobel saria eskuratu zuen, Sean MacBride irlandar politikariarekin batera, arma nuklearrak ez hedatzeko hitzarmena sinatu zuelako.