Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sassetta, Stefano di Giovanni

(Il Sasetta deitua). Italiar pintorea (Siena, 1392 - Siena, 1450). Sienan egin zituen lehen pintura ikasketak, baina Florentziako eskolako bideari jarraitu zion, eta Berpizkundeko oinarriak beretu zituen. Erlijio gaieko pintura landu zuen batez ere. Obra nagusiak: Linaiuolitarren triptikoa, Santa Maria Elurretakoaren erretaula, San Domenikoren poliptikoa, San Antonioren bizitzari buruzko saila eta San Frantziskoren erretaula.