Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sasi-txori

iz. Zool. Silbidoen familiako zenbait txoriren izena. 13-15 cm luze izaten dira. Itxuraz txantxangorriaren antzekoak dira, baina papar-sabelak zuriak edo horixkak dituzte, bizkarraldea oliba kolorekoa edo grisaxka, eta hegoak arreak. Moko luze samarra eta zorrotza dute. Ezagunenak sasi-txori arrunta (Hippolais polyglota), sasi-txori handia (H. olivetorum), sasi-txori horixka (H. icterina) eta sasi-txori zurixka (H. pallida) dira.