Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Saroïhandy, Jean

Frantzian jaio zen euskal jatorriko euskalaria (Saint-Maurice-sur-Moselle, 1867 - Paris, 1932). 1913an hasi zen euskara ikasten. Harrezkero Zuberoara joaten zen. Euskal aditzaz arduratu zen nagusiki; Soroïhandyrentzat, Schuchardt-entzat bezala, euskal aditza pasiboa da oinarrian. Eusko Ikaskuntzako 1922. urteko batzarrean izan zen, eta hitzaldi bat eman zuen han, Doctrina gramatical de Oihenart izenburupean. Lan horren osagarri argitaratu zuen, RIEV aldizkarian, Oihenart contra Garibay y Morales izeneko artikulua. Erroldan pastorala argitaratu zuen, bestalde, 1927. urtean.