Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sargent, Wallace Leslie William

Estatubatuar fisikaria (1935). Jariakinen mekanikako ikasketak egin zituen, Manchesterko Unibertsitatean, astrofisikako arazo teorikoetan aplikatzeko asmoz. Ia bizitza osoan Kaliforniako Institutu Teknologikoan aritu da, espektrokopista gisa, izarrak, galaxiak eta quasarrak aztertuz, eta quasarren gainean egindako lanengatik da ezaguna. Palomar Behalekuko zuzendaria izan da. Galaxia distiratsuen nukleoaz egin dituen azterketen arabera, horietako askotan zulo beltzak daude. Unibertsoaren isotropiari buruzko lanak ere egin ditu, irrada kosmikoen gorabehera angularrak aztertuz.