Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sardinzar

iz. Zool. Klupeidoen familiako itsas arraina, 35 cm inguru luzea, 40 cm gehienera (Clupea harengus harengus). Itxuraz sardinaren antzekoa da, hura baino handiagoa. Ezkata handiak eta kentzen errazak ditu. Bizkarra berde itsas kolorea eta albo-sabelak zilar koloreak izaten ditu. Itsaso Atlantikoko iparraldean, Ozeano Artikoan eta Baltiko itsasoan bizi da, ur hotzeko azpi handietan. Arrautzak erruteko uraren gainera igotzen da. Oskoldunak eta arrain txikiak jaten ditu, batez ere. Jateko haragi ona du, baina ez da sardinarena bezain aintzat hartua.