Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sapotazeo

izond. Bot. Ebenalen ordenako izen bereko familiako zuhaitzez esaten da. Adaxketan eta azalean latex zurixka bat dute. Hosto bakunak, osoak eta arrautza egiturakoak dituzte, luzaranak, magnolia zuhaitzaren antzekoak. Loreak sexu bikoak, usaintsuak eta kolorez zuriak edo horixkak izaten dituzte, mordoan antolatuak eta enborretik zuzenean edo hostoen oinean sortzen direnak. Fruitu mamitsua dute, baia egiturakoa eta oliotsua. Tropiko aldeko eskualdeetan hazten dira. Familia horretako zuhaitzik ezagunenak hauek dira: Palaquium gutta, gutapertxa ateratzeko erabiltzen dena, txiku edo zapota izeneko fruitua, jateko ona, ematen duena, eta latexa txikleak egiteko erabili izan dena, sapotea, eta Argania sideroxylon, oso zur gogorra duena, dira.