Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sapelar

iz. Bot. Kariofilazeoen familiako urteko belar landarea, etzana eta herrestaria, 25-90 cm luzea (Stellaria media). Txabarkoi eta sapa belar izenez ere ezagutzen da. Zurtoin meheak eta arrautza egiturako hosto txiki luzaranak eta punta-zorrotzak ditu. Lorea hosto zuriz eta antera morez osatua du. Europa guztian hazten da, labore sailetan eta bide bazterretan batez ere.