Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

samariar

izlag. eta iz. Antzinako Palestinako herrialde Samariakoa.  v Samariar deitzen ziren K.a. 772. urtean asiriarrek, Israelgo erreinua konkistan hartu ondoren, Mesopotamia aldera preso eraman ez zituzten Samariako biztanleen ondorengoak. Antzinako juduen tradizioak gorde zituzten eta Pentateukoa baizik ez zuten onartzen liburu santutzat. Geroago Sargon asiriar erregeak Samaria aldera eraman zituen kanpotarrekin nahasi ziren samariarrak, eta haien hizkuntza arian-arian urrundu zen hebreeratik, familia bereko iraun zuen arren. Babiloniatik itzuli ziren juduek ez zuten samariar haien laguntza onartu, eta K.a. IV. mendean beren tenplua eraiki zuten samariarrek Nablus-ko hirian (Shechem). Kristoren garaian juduengandik erabat bereiz bizi ziren samariarrak. Gaur egun, ehunka batzuk bizi dira Nablus-ko hirian, elkarte guztiz itxietan.