Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

samandar

iz. eta izlag. K.o. 874-999 bitarteko urteetan Pertsian agindu zuen irandar dinastiaz esaten da. Saman Khudat-ek, Saman-go jaunak, sortu zuen dinastia eta Nasr ibn Ahmad-en garaian (913-942), Transoxania, Kurasan, Seistan eta Tabaristan aldera zabaldu zen inperioa. Bukhara izan zuten hiriburu samandar dinastiako erregeek. Samandar agintariek arteak, zientziak eta literatura bultzatu zituzten bereziki.