Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Salt Range

Mendixka eta muino sail luzea, Pakistango Punjab lurraldeko iparraldean, Indus eta Jhelum ibien haranen artean. Gatz harrien biltegiak daude, eta ikatza, igeltsua eta beste meak ere badira. Mendiak Aurrekanbrikokoak dira. 300 km inguru luze da, ekialdetik mendebalera. Mendirik garaiena Sakesar da (1.522 m). Klima kontinentala eta lehorra da.