Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Salomon, Ernst von

Alemaniar idazlea (Kiel, 1902 - Winsen-an-der-Luhe, Saxonia Beherea, 1972). Potsdam-eko eskola militarrean egin zituen ikasketak (1912-1918). 1922. urtean 6 urteko espetxe zigorra ezarri zioten Kanpo Arazoetarako ministroa zen Rathenau-ren hilketan parte izan zuelako salaketapean. Die Geächteten (1930, Erbesteratuak), Die Stadt (1932, Hiria) eta Die Kadetten (1933, Kadeteak) izan ziren idazlearen lehen literatura lanak. 1951n Der Frabegoben (Galdetegia) eleberria argitaratu zuen, Estatu Batuek Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren alemaniarrei helarazi zieten galdetegiaren erantzun gisako lana. Historiari buruzko obrak ere argitaratu zituen, Die schöne Wilhelmine (1965, Gilermina ederra) horien artean.