Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Salcedo y Arauco, José Justo

Bizkaitar itsasgizona (Portugalete, 1753 - San Fernando, Cadiz, 1825). Ingelesen aurkako itsas guduetan nabarmendu zen (Mantxanko itsasartean, 1799 eta 1781). Ontziteria ingelesak Cadiz setiatu zuenean (1798) ihes egitea lortu zuen, eta Amerikara joan zen dirua biltzera ingelesei aurre egiteko. Ingalaterraren aurkako gerra berriro ere hasi zenean Cartagenako itsas-ontzidiko komandante eta teniente nagusi izendatu zuten (1806). Gerra amaitutakoan Frantziara erbesteratu behar izan zuen, frantsesen aldekoa baitzen. 1819. urtean itzuli zen Espainiara, Palmar del Puerto-n militarrak matxinatu ziren unean, hain zuzen. Atxilotu eta Sevillako Urrezko Dorrera bidali zuten Fernando VII.aren gobernuak aginduta.