Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

salbia

iz. Bot. Landare ezpaindunen familiako zenbait belarren genero izena. Zurtoin tentea eta ileduna dute, eta hosto zabal luzaranak, osoak edo horztunak izan ditzakete, aurka antolatuak eta kolorez berdeak edo berde ilunak. Lorea asunaren antzekoa dute, kolorez morea. Salbia izenaz Officinalis, Sclarea eta Pratensis motetakoak ezagutzen dira gehienbat. Ia Europa guztian hazten dira, leku lehorretan batez ere. Nekea arintzeko, odol jarioak mozteko, bihotza indartzeko eta ahalegarra sendatzeko erabili izan dira herri sendagintzan.