Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sailkapen

iz. Sailkatzea; sailkatzearen ondorioa. Linneo-ren landareen sailkapena.  v  Zool. Organismoen sailetako antolaketa, fisiologia, biokimika, anatomia eta beste erlazioetan oinarritua. Sailkapen artifizialak organismoen ezaugarri bat edo batzuk hartzen ditu kontuan, organismoak bata bestetik erraz bereizteko edo beste helburu zehatz baterako. Adibidez, txoriak askotan sailkatzen dira ohituren eta habitaten arabera, eta onddoak, berriz, jateko onak diren ala pozoitsuak diren kontuan hartuta. Sailkapen naturaletan, berriz, organismoek elkarren artean dituzten antzak izaten dira oinarrian, eta hierarkiako antolamendua egiten da. Hierarkia horretan sailik txikiena mota da. Landareen sailkapenean, motak generoan biltzen dira, eta hierarkiak gora egiten du: familia, ordena, klasea, dibisioa eta erreinua. Animalien sailkapenak sistema bera du, baina phylum-ak hartzen du dibisioaren lekua. Sailkapen naturalek gainera ezaugarri ezezagunak asmatzeko aukera ematen dute. Organismo bat genero jakin batean kokatua baldin bada, genero horretako ezaugarri jakin batzuk dituelako, ondorioz atera daiteke genero bereko beste organismoen ezaugarri guztiak edo gehienak izango dituela. Sailkapenak aztertzen dituen jakintza taxonomia da. ik. taxonomia.