Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Said Pasha, Muhammad

Egiptoko erregeordea 1854-1863 urteetan, Mehmet Ali-ren semea (Kairo, 1822 - Alexandria, 1863). Aitaren politikari jarraituz, esklabotasuna debekatu zuen, burdinbideak eta ur-hesiak eraiki zituen, arkeologia ikerketak bultzatu eta Suez-ko ubidea zabaltzen ahalegindu zen. Suezeko ubidearen mutur bateko hiriari haren izena jarri zioten (Port Said).