Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

saguaro

iz. Bot. Kaktazeoen familiako kaktus handia, Mexikon, Arizonan eta Kalifornian hazten dena (Cereus giganteus).  v  Saguaroaren enborrak bost edo sei adar izaten ditu. 5 m inguru luze (batzuk 15 m-ra iristen dira) da. 150 edo 200 urteko bizitza dute, eta askotan haizeak sustraitik ateratzen dituenean hiltzen dira. Lore zuria du, gauean zabaltzen dena, enborraren eta adarren gainaldean. Fruitu gorriak ematen ditu, edateko onak.