Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sagan, Françoise Quoirez

Frantses idazlea (Cajarc, Lot, 1935). Bere lehen eleberriak, Bonjour, tristesse (1954, Egunon, tristura), ospe handia eman zion: gazteen mundua eta sentipenak ditu gaitzat, eta gaztarotik heldutasunerako igarotze mingarria agertzen du orobat hurrengo obrak, Un certain sourire (1956, Halako irribarrea). Hurrengo obrak helduagoak dira: Dans un mois, dans un an (1957, Hilabete barru, urtebete barru), Aimez-vous Brahms? (1959, Atsegin zaizu Brahms?). Antzerkirako obra ugari idatzi zituen, bestalde: Les Violons parfois (1961, Biolinak zenbaitetan), Le cheval évanoui (1966, Zaldi unatua), Un piano dans l’herbe (1970, Pianoa belardian). Eleberrien artean aipagarriak dira La chamade (1965, Kapitulazioa), Des bleus à l’âme (1972), Le lit défait (1977, Ohe desegina), Les faux-fuyants (1991, Aitzakiak). Azken urteotan arazoak izan ditu bere drogazaletasuna dela eta.