Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ruiz, Andrés

Espainiar antzerki idazlea (Sevilla, 1928). Bere lanetan estetika errealista eta sozialarekiko konpromisoa erakutsi zuen, alderdi kritiko eta dokumentalak nabarmenduz, batez ere gerra ondorengo klase behartsuenei dagokienez. Bere antzerki lanetan eragin handia izan zuten bere bizitzako gorabeherek, batez ere bere konpromiso sozialak eta ideologia aurrerazaleak eragindako gertaerek. Azpimarratzeko obrak ditu, besteak beste, Pequeño retablo (1949, Erretaula txikia), A través de unas horas (1955, Ordu batzuetan zehar), La guerra sobre los hombros (1957, Gerra sorbalda gainean), La espera (1962, Itxaronaldia), Como un cuento de otoño (1964, Udazkeneko ipuin bat bezala), Réquiem por mi infancia (1970, Haurtzaro baten aldeko requiema), Rosas iluminadas (1982, Arrosa argituak), Los árboles bajo la luna (1983, Zuhaitzak ilargipean), Ocaña, el fuego infinito (1986, Ocaña, su amaigabea) eta Memorias de aquella guerra (1986, Gerra haren oroitzapenak).