Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Riva, Gigi

Italiar futbol jokalaria (Leggiuno, Varese, 1963). 1963an Sardiniako Cagliari futbol taldeak fitxatu zuen eta bertan eman zuen bere karrera osoa. Aurrelaria zen, ezkerra, indar handikoa, azkarra eta ausarta. Sardiniako taldearekin Italiako Liga txapelketa irabazi zuen 1969-1970 denboraldian. Hiru denboralditan (1966-1967, 1967-1968 eta 1968-1969) Italiako txapelketako golegile nagusia izan zen. Cagliari taldeko jokalari gisa 315 partida jokatu zituen eta 164 gol sartu zituen. Uko egin zion talde handietan jokatzeari, nahiz eta horietako batzuek (Turinek, esate baterako) dirutza handiak eskaini zituzten beragatik. Italiako selekzioarekin 42 partida jokatu zituen eta 35 gol sartu zituen; 1968ko Eurokopa irabazi zuen, eta munduko txapeldunorde izan zen Mexikon 1970ean.