Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rigau i Ros, Hyacinthe

(Rigaud deitua). Kataluniar pintorea (Perpinyà, 1659 - Paris, 1743). Frantziako pintore barroko nagusietako bat izan zen. 1681. urtean, Lyon eta Montpellier-ko hirietan egon ondoren, Parisa joan eta erretratugile gisa nabarmendu zen hurrengo urteetan. 1688an jaso zuen erregearen lehen eskaria eta Parisko goi burgesiaren erretratugile nagusi izan zen hartatik aurrera. Luis XIV.aren eta Luis XV.aren erretratuak egin zituen.