Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Richelieu-ko dukea

(Jaiotza izenaz Armand Emmanuel du Plessis de Chinon). Frantses politikaria (Paris, 1766 - Paris, 1822). Richelieu mariskalaren biloba zen, Fronsac-eko dukea sortzez. Frantzia utzi zuen 1790ean eta Errusiako gudarostean borrokatu zen turkiarren aurka. 1803-1814 urteetan Odesako gobernari izan zen. Frantzian berriro monarkia berrezarri zenean itzuli zen, eta Lehen ministro izendatu zuten 1815eko azaroan. Aginpidean zegoela, ez zuen ezer egin monarkiazaleen izu-ekintzak eta mendekuzko hilketak galarazteko. 1818an Decazes liberalagoak hartu zuen haren lekua, eta 1820an berriro ezarri zuten Lehen ministro, eskuin muturrekoek hala eskatuta. 1821ean utzi behar izan zuen kargua, inoren gogokoa ez zelako.