Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ribes, Jaume

(Jaiotza izenaz Jafuda Cresques). Balear uharteetako kartografoa, jotorriz judua (XIV-XV. mendeak). Cresques Abraham kartografoaren semea zen. 1391ko hilketen ondoren kristau bihurtu zen. Aita-semeek Petri IV.arentzat eta Joan infantearentzat lan egin zuten. Bion artean kartografia lan anitz egin zituzten, horien artean Parisen gordetzen den 1375eko Atlas katalana deitua. Jaume Ribes-ek bere familiartekoak ziren Joan I.arentzat eta Martin I.arentzat lan egin zuen. Oso ezaguna izan zen bere garaian. Hala, 1420 inguruan, Portugalgo Henrike infanteak Sagres-eko Eskola ezagunean lan egin zezan deitu zuen.