Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Retegi, Joan Inazio

Nafar pilotaria (Eratsun, 1943). Amateur zela hiru alditan jarraian irabazi zuen buruz buruko txapelketa. 1965. urtean hartu zuen pilota lanbidetzat. Bigarren mailako txapel bat eta lehen mailako sei irabazi zituen, 1969 eta 1975 urte artean jokatu ziren guziak 1971koa izan ezik. Binakako partiduetan aurrelari lanetan aritzen zen.