Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pun

edo Poona. Indiako erdi-mendebaleko hiria, Maharashtra-ko estatuan, Bonbaiko hiriaren hego-ekialdean, Mula eta Mutha ibaien bilgunean. 1.686.109 biztanle. Apezpiku egoitza katolikoa. Deccan-go Erregina eta Indiako Oxford eta Cambridge izenaz ere ezagutzen da (unibertsitatea, eskolak). Errepide eta burdinbidegune garrantzitsua. Mahratta erresumako hiriburua izan zen XVIII. mendean, eta garai hartako tenplu eta jauregi ugari gorde dira. Gaur egun merkataritza eta industria (zeramikagintza, ehungintza, kimika industria, papergintza, zinemagintza) dira ekonomia jarduera nagusiak.