Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Puig i Ferreter, Joan

Kataluniar idazlea (La Selva del Camp, Tarragona, 1882 - Paris, 1956). Bartzelonako unibertsitatean egin zituen filosofia eta letretako ikasketak. La Vanguardia, El día gráfico eta La tribuna egunkarietan lan egin zuen, 1928. urtean Edicions Proa argitaletxeko zuzendaritza hartu zuen arte. Esquerra Republicana alderdiko eta Generalitateko kidea zen. Espainiako Gerra Zibilaren garaian Parisa joan zen, eta han bizi izan zen hil arte. Harenak dira Arrels mortes (1906, Sustrai hilak), Aigües encantades (1907, Ur sorginduak), Dama maitemindua (1908), Aleix Handia (1912) dramak eta Servitud (1926, Morrontza), Els tres al-lucinats (1926, Hiru liluratuak), El cercle màgic (1929, Zirkulu magikoa), La farsa i la quimera (1936) eleberriak.