Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pufendorf, Samuel

Alemaniar historialaria, legegilea eta filosofoa (Dorfchemnitz, Saxonia, 1632 - Berlin, 1694). Elementorum Jurisprudentiae Universalis Libri Duo (1660, Jurisprudentzia unibertsalaren printzipioei buruzko bi liburuak) obraren arrakasta ikusirik, Heidelberg-eko unibertsitateko irakasle izendatu zuten urtebete geroago. Severinus de Monzambano ezizenaz, De Statu Imperii Germanici (1667, Germaniar Inperioaren egoera) obra kaleratu zuen eta kritika zorrotza egin zion obra horretan garaiko Germaniari. Suediako Lund-eko unibertsitatean zuzenbide naturaleko katedra eskuratu zuen 1670. urtean, eta han argitaratu zuen bere obrarik handiena, De Jure Naturae et Gentium (1672) izenburupean. Obra horretan, zuzenbidea hitzarmen sozialean oinarritu zuen eta bakea berezko egoera dela baieztatu zuen.