Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Puenzo, Luis

Argentinar zinemagilea (Buenos Aires, 1946). Publizitatean trebatua; zenbait saio huts egin ondoren, La historia oficial (1982, Historia Ofiziala) egin ahal izan zuen, atzerriko filmik onenaren Oscar saria jaso zuena. Era barnekoi eta landu batean Argentinaren tragedia islatzen du: burgesian hazitako andereño batek herriaren egoeraren kontzientzia hartzen du semetzako hartzen duen umea “desagertu” baten semea dela jakitean. Estatu Batuetan geroztik egin dituenetan ez du iritsi film harekin lorturiko maila bera.