Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Puebla

Mexikoko erdialdeko estatua. Mugak: iparraldean, Tlaxcala eta Hidalgo; ekialdean, Veracruz; hegoaldean, Oaxaca; mendebalean, Guerrero, Morelos eta Mexikoko Barruti Federala. 33.919 km2 eta 4.118.059 biztanle. Hiriburua, Puebla edo Puebla de Zaragoza (835.759 biztanle). Hiri nagusiak: Cholula, Atlixco eta Tehuacan. Nekazaritza (kafea, azukre kanabera, artoa, garia, garagarra, kotoia) eta mea ustiakuntza (zink, urre eta gas hobi garrantzitsuak) dira ekonomia jarduera nagusiak. Pueblako estatuan du iturburua Balsas ibaiak (720 km). Antzinako aztarnategi garrantzitsuak dira Pueblako estatuan.