Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Psike

(Gr. Psykhe). Mit. Mitologia klasikoko pertsonaia, giza arimaren irudia. Apuleioren Metamorfosis lanaren arabera Psike errege baten alaba zen, eta, ederregia zenez, inork ez zuen berarekin ezkondu nahi. Afroditak Psikerekin ezkontzeko baimena eman zion bere seme Eros-i, baina Eros sekula ez ikusteko baldintza ezarri zion Psikeri. Psikek ez zuen agindua bete. Psikek Eros ikusi zuenean, Erosek ihes egin zion eta Afroditaren mendean gelditu zen Psike; azkenik, Afroditak ezarritako froga guztiak gainditu ondoren, Psike hilezkor bihurtu eta Erosekin bizi izan zen.