Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Protagoras

Greziar filosofo sofista (Abdera, K.a. 485 - K.a. 410). Gramatikaz, logikaz, etikaz eta politikaz idatzi zuen. Atenasen ospetsu egin zen, eta Sizilian ere zenbait urtez bizi izan zen. Haren liburuetako batean agertzen da “Gizona da gauza guztien neurria” esaera ezaguna. Protagorasen arabera, perzepzioa da ezagutzeko bide bakarra eta ezagutzen dena, eta ez errealitatea.