Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Prost, Alain

Frantses auto gidaria (1955). 1976. urtean hasi zen automobilismoan eta 1979an Europako txapelduna izan zen Formula 3 kategorian. Formula 1 kategorian 1980an sartu zen, McLaren taldearekin. 1981-1983 urteen bitartean Renault etxearekin egon zen, eta handik urtebetera McLaren taldera itzuli zen. Talde horrekin 1990. urtea arte egon zen, Ferrari etxearekin hasi zen arte, hain zuzen ere. Munduko txapelduna izan zen 1985, 1986, 1989 eta 1993 urteetan, eta txapeldunordea 1983, 1984, 1988 eta 1990 urteetan. Guztira, 194 Sari Nagusitan parte hartu zuen eta horietatik 51 alditan izan zen garaile, 35 alditan bigarren eta 20 alditan hirugarren. Munduko txapelketarako puntu gehien lortu dituen pilotua da, 768,5 guztira.