Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

progesterona

iz. Biokim. Sexu hormona femeninoa (C21H30O2), obulutegiko gorputz horiak jariatzen duena. Hormona horren isuria hipofisiak erregulatzen du. Haren eragin nagusiak umetokia haurdunaldirako prestatzea eta haurdunaldiari eustea dira. Obulazioa eragozten du; hori dela eta, antisorgailu gisa erabiltzen da. Fisiologia aldetik jarduera berdina duten alfa eta beta eretan agertzen da. Hauts zuri eta kristal itxurakoa da, usainik gabea eta egonkorra; ez da uretan urtzen, baina bai alkohol, azetona eta dioxanotan. Ernalduak dauden animalien obulutegitik edo sintesi bidez lortzen da. Arriskutsua da, minbizia eragin dezakeelako.