Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pringle, Thomas

Eskoziar poeta (Blaiklaw, Roxburghshire, 1789 - Londres, 1834). Edinburgon egin zituen ikasketak eta Hego Afrikara joan zen kolono bere anaiekin batera 1819. urtean. Cape Town-go liburutegiko arduradun izendatu zuten eta bi egunkari sortu ondoren itzuli zen Britainia Handira. Esklabotasuna abolitzearen aldeko jarrera hartu zuen Ingalaterran. Bi poema bilduma eman zituen argitara: Ephemerides (1828, Urteurrena) eta African Sketches (1834, Afrikako apunteak).