Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Prelog, Vladimir

Bosniar jatorriko kimikari suitzarra (Sarajevo, 1906 – Zurich, 1998). Zagrebeko eta Zuricheko unibertsitateetan kimika organikoko irakaslea izan zen. Kimikako Nobel saria eman zioten 1975. urtean, John-Warcup Cornforth kimikari suitzarrarekin batera, estereokimikaren inguruan eginiko lanengatik.