Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

predikatu 2

iz. Gram. Perpaus batean, subjektuaz esaten dena. || Log. Perpausaren bigarren zatia, hitz egiten denaz baiezten edo ezezten dena daukana.  v Log. Perpausaren bigarren zatia, aldez aurretik aipatutako gaia eta gaiaz baiezten edo ezezten dena bereizteko aukera ematen duena. Hala, proposizio kategoriko horietan S subjektua da eta P predikatua: S den guztia P da, inongo S ez da P, Sren bat P da, Sren bat ez da P.  v  Predikatuen kalkulua. Log. Logika formalaren alorreko gaia, zenbatzaileen arabera banatuak dauden esaldietan, esaldien arteko logikazko harremanak aztertzen dituena. Predikatuen kalkulua eta postposizio kalkulua ez dira gauza bera, bigarrenak loturazko osagarriak dituzten esaldiak aztertzen baititu (eta, baldin eta… orduan, edo), eta ez zenbatzaileak dituztenak. Predikatuen logikaren adibiderik ezagunena C guztiak B dira, inongo B ez da A, beraz Crik ez da A silogismoa da; lehenengo bi esaldiak egia baldin badira, ondorioa egia da.