Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Poynting, John Henry

Ingeles fisikaria (Monton, Lancashire, 1852 - Birmingham, Warwickshire, 1914). Mason Science Collegeko irakasle izan zen 1880. urtea arte; 1880an Birminghamgo unibertsitatera alde egin zuen eta han lan egin zuen hil zen arte. Energia elektromagnetikoaren jarioari buruzko teoria bat eman zuen, bere izena daramana; puntu jakin batean den energia jarioa puntu jakin hartan diren indar elektrikoa eta magnetikoa adierazten dituen formula bakun batez jaso daitekeela proposatu zuen. Argiaren presioaz eta irradaz ere egin zituen zenbait ikerkuntza. Hamabi urtean zehar egindako saiakeren ondoren 1891. urtean Lurraren batez besteko dentsitatea zehaztu zuen eta 1893. urtean, grabitate efektuaren neurria den grabitate konstantea. Argitaratu ziren haren ikerkuntza nagusiak The Mean Density of the Earth (1894) eta The Earth; Its Shape, Size, Weight and Spin (1913) dira.