Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Porter, Edwin Stanton

Estatu Batuetako zinema zuzendaria (Connellsville, Pennsylvania, 1869 - New York, 1941). Hasieran zinema proiekzioak egiten jardun zuen eta proiektore berri bat asmatu zuen. 1900ean filmak egiten hasi zen. Baliapide tekniko asko aurkitu eta bide berriak urratu zituen. Marrazki biziak ere egin zituen. Koloreari buruzko ikerketak egiten ari zenean 1929ko krisiak bete-betean jo zuen eta zinema utzi zuen. Filmak: The Life of an American Fireman (1903, Ameriketako suhiltzaile baten bizitza), The Great Train Robbery (1903, Treneko lapurreta handia), The Eternal City (1915, Hiri betierekoa).