Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Polonnaruwa

Sri Lankako iparraldeko antzinako hiria, Mahaweli ibaitik hurbil. 11.793 biztanle. Erreinu budista bateko hiriburua izan zen VIII. mendetik XIII. mendea arte. Bertako monumentu ugariak direla eta, garrantzizko aztarnategia da, eta erromesaldi lekua budistentzat.